Abraham Wald (Cluj-Napoca, Austria-Hungariako Inperioa, 1902ko urriaren 31 – Travancore, India, 1950eko abenduaren 13) hungariar estatistikari nabarmen bat izan zen. Vienako Unibertsitatean matematika ikasi zuen. Judua izateagatik, ordea, arazoak izan zituen ondoren unibertsitatean jarduteko. Azkenik, 1938 urtean AEBra joan eta Harold Horrelingekin estatistika ikasi zuen. Ezaguna da sekuentzia-analisian eta erabaki-teorian egin zituen ekarpenengatik. 1950. urtean hil zen Indiako gobernuak gonbidaturik egiten ari zen hitzaldi-bira batean zehar bera eta bere ematzea zihoazen hegazkinak istripua izan zuenean.
Artikulu hau Hungariako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |